XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arraiye, arraiyia, Anton.

- ¿Zer dek?.

- Lengo egunian eman zenidan lezio uraxe...

- Ondo ikasteko esan nian.

- Nik ere eman bear dizut ba zuri beste bat.

- Ea ba mutill.

Bearra badiagu.

- ¿Zure aita nun illtzan?.

- Oian.

- ¿Eta zu oera juaten zera?.

- Bai, ta pozik.

- ¿Eta an illtzeko beldurrik eztezu?.

- Ez motell, ez.

- ¿Nola da ba ori?.

- Nun edo nun danok ill bear diagu, baña automobillean baño naiago diat nik oian illtzea.

Nere aita ill uan testamentua egiñ, sakramentu santuak artu, eta etxeko guziai laztan bana emanta, baña automollean iltzen danak eztik orretarako astirik izaten.

- Oiek, kontuak, ipuiak dira.

- Ia, galde egiok automobillean datorren orri, testamentua egiñ eta sakramentuak artu ote dituan.

- ¿Automobillean dabiltzan danak, bertan ill bear al dute?.

Ori millatatik bat izaten bada ere....

- Amar millatatik bat izanda ere, neri gertatzen bazait....